Aztifemiak

M8ren inguruan eztabaidarako deia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 21a, 00:00
Astigarragako Aztifemiek, M8ren inguruan eztabaidatzeko deia luzatu dute.

Gaur arratsaldeko 18:30etarako luzatu dute deia Astigarragako Aztifemiak, martxoaren 8aren inguruan eztabaidatzeko eta erabakitzeko.

Gaur arratsaldeko 18:30etan, Astigarragako emakume feministek elkartzeko deia luzatu dute, kultur etxean, M8aren inguruan eztabaidatzeko eta nondik norakoak jakiteko. Aztifemiek adierazi dute, «aurten zaintzan jarriko dugu arreta, gure borroka feminista antikapitalista eta antolatuta izango da».«barrutik mugitzen bazaitu, matxismoaz nazkatuta bazaude, sareak sortzeko beharra sentitzen baduzu, zuretzako leku bat zain daukazu!». 
Hori horrela, martxoaren 8an kalera ateratzeko asmoa duten guzti horiei adierazi nahi diete,  «zure indarra behar dugu aurten ere, kaleak betetzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!