Gaurko jarri du hitzordua, Astigarragako Odol Emaileen Elkarteak; eta arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara izango da aukera, anbulatorioan, odola emateko.
Urteko aurreneko hitzordua izango da, aurrekoa 2019ko urrian egin baitzuten. Eta orduan, pozgarriak izan ziren emaitzak elkartearentzat, 50 herritarrek eman baitzuten odola; horietako asko, gainera, gazteak. Horregatik, espero dute gaur ere horiek bezain emaitza onak lortzea, eta deia luzatu diete herritar guztiei, bertaratzeko: «egunero behar izaten da odola, hainbat egoerari aurre egiteko; beraz, gure bizitzako ohiko ekintza izan behar da odola ematea», nabarmendu dute.
Eta era berean, elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie, odol emaile guztiei.