odol emaileak

Odola emateko aukera bihar, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 19a, 00:00

Urrian egin zuten aurreko odol ematea, Astigarragan.

Anbulatorioan daukate hitzordua, 18:30etatik 20:30etara. Herritar guztiei luzatu diete deia, bertaratzeko.

Bihar daukate astigartarrek, urteko aurreneko zita, herrian bertan odola emateko. Izan ere, anbulatorioan jarri dute hitzordua, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara, eta herritar guztiei luzatu diete deia, bertaratzeko: «odola emanez, bizitzeko aukera ematen diegu, beste pertsona batzuei. Zuretzat une bat besterik ez da odola ematea, baina gaixo askorentzat bizia izan daiteke», nabarmendu dute.

Eta gaineratu dute, odola emateak ez duela tragedia edo larrialdi egoerei lotuta egon behar: «gure bizitzako ohiko ekintza izan behar da. Egunero behar izaten da odola, hainbat egoerari aurre egiteko», argitu dute Astigarragako Odol Emaileen Elkartetik.

Horregatik, «ahalegin txiki bat» eskatu diete herritarrei, eta azaldu daitezela bihar arratsaldean anbulatoriora.

2019ko urrian izan zen odola emateko aukera azkenekoz, Astigarragako anbulatorioan. 50 lagunek eman zuten odola orduan, eta emaitzekin «pozik» agertu ziren Astigarragako Odol Emaileen Elkartekoak. Are gehiago, gazte asko gerturatu zirelako odola ematera. Horre­lako erantzuna espero dute bi­harko hitzorduan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!