Udaleko bi batzordek bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00

Gaur egingo dute bilera, Astigarragako Udaleko bi batzordek. Aurrena, 10:30etan bilduko da Ogasuna eta Ondarea Batzordea, areto nagusian; eta gai garrantzitsuak dauzkate lantzeko: haur eskola berriaren jarduera eta obra-proiektua idazteko eta obra zuzendaritza fakultatiborako kontratazio espedientea; Udalaren eta Garbita­niaren arteko hitzarmena; eta 2020ko aurrekontu partehartzaile­ak. Eta 13:15etan, Obra eta Zerbitzuen Batzordea bilduko da pleno aretoan, gai garrantzitsuekin hori ere: haur eskola berriaren proiektua, Emakumeon plazako hiritartze lanak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!