Barreterapia saioak bi asteazkenetan, Maialen Viaña psikologoarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00
Maialen Viaña Zabaleta psikologoak eskainiko ditu Barreterapia saioak.

Zilegi Eskolen barruan, bina saio eskainiko ditu bihar eta otsailaren 26an, goizez zein arratsaldez. Izena eman behar da, doan.

Barreterapia lantzeko lau saio izango dira Astigarragan, datozen egunotan, Zilegi Eskolen barruan. Izan ere, bi saio eskainiko ditu Maialen Viaña Zabaleta psikologoak, bihar; eta beste bi saio, otsailaren 26an, asteazkenarekin hori ere.

Bi egunetan, musika eskolaren ondoko lokalean eskainiko du goizeko saioa, 09:30etan hasita; eta Herri Eskolako aretoan arratsaldekoa, 19:00etan. Edozein txanda aukeratu daiteke, baina saioetan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena: zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatzita, edo kultur etxean. Doakoa izango da, hori bai. Partehartzaileek, esterilla, toalla edo kojinen bat eraman beharko dute.

Perkusio saioa, hilaren 25ean

Tartean, gainera, beste Zilegi Eskola bat ere antolatu dute, hi­la­­ren 25ean. Bi perkusio saio eskai­niko du Jon Patxe musikari her­naniarrak: 09:30etan AEKren lokalean, eta 19:00etan kultur etxean. Izena eman be­har da, baina doakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!