ODOL EMATEA

Odola emateko aukera, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 17a, 00:00

Ostegunean jarri dute zita Astigarragako odol emaileek, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara egongo da aukera. 

Ostegunean, odola emateko aukera egongo da, Astigarragako anbulategian, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara bitartean. Antolatzaileek adierazi dute, odola emanez, bizi aukera eman daitekeela, behar duten horiei. «Zuretzat une bat besterik ez da, baina gaixo askorentzat bizia izan datieke. Odola emateak ez du tragedia edo larrialdi egoerei lotuta egon behar, gure bizitzako ohiko ekintza izan beharko litzake, egunero behar izaten baita odola, kasu batzuei aurre egiteko». 
Hori horrela, Astigarragako Odol Emaileek, «ahalegin txiki bat egiteko» eskakizuna luzatu nahi izan dute, «odola eman dezazun animatu nahi zaitugu». 

Esker onak, 
Elkartearen izenean
Elkarteak eskerrak eman ditu, «orain arteko emaile guztiei eskerrak, eta etorriko direnei, eta Astigarragako Udalari, babesagatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!