Hondakinak bereiztu

Sentsibilizazio kanpaina, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 16a, 00:00

Hilaren 10 ean, Astigarragako Udalak sentsibilizazio kanpaina bat jarri zuen martxan, eta gaur da azken eguna.

Astigarrragako Udalak adierazi du, herritar askok ondo eta modu egokian sailkatzen dituela honDakinak, baina «asko dira hondakinak edukiontzien inguruan uzten dituztenak, nahasian eta sailkatu gabe». Horren ondorioz, hilaren 10ean, sentsibilizazio kanpaina bat jarri zen martxan, «arazoa erakutsi eta utzikeria horri aurre egiteko», Joseba Barandiaran eta Kontxa Etxeberria plazan, edukiontzietan oker utzitako hondakin eta poltsak pilatu zituzten. 

Sentsibilizazio ekintza honekin, «edukiontzi inguruetako arazoa plazara ekarri nahi izan dugu, denok arazoaZ jabetzeko». Ondoren, poltsa eta hondakin horiek guztiak pisatu egingo dira, «hobetzeko zer dagoen ikus­teko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!