Inauteriak

'Superheroiak' herri eskolaren erreskatera

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00
Pasa den urtean jolastokian antolatu zituzten jokuan Herri Eskolan.

Kiroldegian emanaldi potoloa antolatuko dute datorren ostiralean, 14:30etan, kanta, dantza eta antzerkiarekin. 

Inauteriak izango dira protagonista nagusiak datorren astean eta elkarte desberdinak horretarako prestatzen ari dira, baita Astigarragako Herri Eskola ere. Datorren ostiralean emanaldi berezia antolatu dute, arratsaldeko 14:30etan hasita, kiroldegian. Aurtengo festa potoloa izango da eta bertako emanaldian protagonista nagusiak Superheroiak izango dira. 

Bi urtetik behin egiten duten moduan, maila bakoitzak kanta, antzerki, dantza... bat eskainiko du, antzezpen orokor baten barruan. Aurtengoa, printzipioz behintzat, irudizko hiri bat izango da denak bilduko dituena. Eta Superheroiak gaia hartuta bertan izango dira denentzako ezagunak diren superheroi desberdinak.­  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!