Bazkaria hilaren 23an, Petritegin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00

Galtzaur jubilatu elkarteak pasa den urtarrilean egin zuen batzarrean urte osorako egitaraua antolatu zuten. Irteerak, bazkariak, ibilaldiak, jokuak... antolatu dituzte. Urtarrilean bazkaria egin zen. San Sebastian egunean, eta otsailean ere beste bazkari bat antolatu dute. Datorren igandean, 23an, Petritegin elkartuko dira sagardotegiko menua dastatzera. Martxoaren 21an Iratxera irteera egingo dute, apirilean hiru egunetarako Avilara joango dira, pazko astean, maiatzean Azpeitira joango dira eta ekainean beste hiru egun Teruelera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!