Iñude eta Artzainak

Iñude eta artzainen konpartsako danborradan parte hartu daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00

Bigarren urtez jarraian antolatuko da datorren asteko igandean, eta danborradarako izenematea etzi amaituko da Ikatza tabernan.

Bigarren urtez jarraian Astigarragan Iñude eta artzainen konpartsa irtengo da ospakizuna pasa den urtean berreskuratu eta gero. Inauterien buel­tan iñude eta artzaien kon­partsa egoten da herri as­kotan eta herrian ere egingo da aurten 2002 eta 2012 urteen artean eta pasa den urtean berreskuratu ondoren. Inau­teri igan­dean, hau da otsailaren 23an, iñude eta ar­tzaien konpartsa  Astigar dan­tza taldeak antolatuko du. Astigarrek berreskuratu zuen iaz iñude eta artzaiak, partehartze zabalagoa eskain­tzen baitute.

Gainera, ikuskizun horren barruan danborrada joango da. Parte hartzeko baldintza bakarra dago, 14 urte edo gehiago izatea, eta noski, ondo pasatzeko gogoa ere bai. Ikatza tabernan egongo da izenemateko aukera etzira arte, otsailak 17. Bertan, orria bete behar da.

Danborrada entseguak etzi astelehenean eta ostiralean 

Danborradarako bi entsegu ere egingo dira. Etzi, astelehenean, eta ostiralean, otsailaren 21ean, egingo dira, 19:00etan hasita Herri eskolako aretoan.
Iñude eta artzainen egunean erabiliko diren janzkiak ondorengoak dira: galtza beltzak, alkandora zuria, baserritarren zapia eta txapela. Danborrada guztietan bezala barrilak eta danborrak erabiliko dira.

Desfilea Ergobiako plazatik abiatuko da, 11:30etan, eta herria zeharkatu ondoren, Joseba Barandiaran plazara iritsiko dira ordubetera, eguer­diko 12:30etan. Bertan, plaza dan­tza saioa eskainiko dute, herritar guztientzat.

Astigar taldeko dantzariek antzeztu eta dantzatuko dute iñude eta artzaien paperean; baina kalejiran parte hartzea, irekia izango da, garaiko jan­tziekin mozorrotuta, zenbait pertsonaia irudikatuz. Horre­ta­­rako, gainera, jantziak ba­na­tuko ditu Astigarrek, nahi du­ten guztientzat, bere egoitzan.
Antzerkiari laguntzeko, nos­ki, musikarik ez da faltako: txaranga, danborrada, txistulariak, trikitilariak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!