Mus saioa hurrena, ehuntzen jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00

Ostegunean, 'Ezagutu Astigarraga' hirugarren saioa eduki zuten eta hurrengoan musean ariko dira Galtzaur jubilatuen etxean. 

Astigarragako Udalak belaunaldien arteko Astigarraga ehuntzen proiektu berriaren laugarren saioa otsailaren 27rako antolatuko dute. Ostegun honetan Astigarraga ezagutu zuten elkarrekin eta 27an mus jokoan arituko dira. Jokoa azaldu eta jokatzeko aukera izango dute, hortaz. Goizeko 11:30etatik 14:30etara, Galtzaur jubilatuen egoitzan elkartuko dira.

Proiektuan Martuteneko DBH 3. eta 4.mailako ikasleek eta herriko adineko pertsonak (55+) ari dira partehartzen, Bat, Bi ta Hiru enpresako bi dinamizatzailez lagunduta. Proiektu honen helburua belaunaldi ezberdinen arteko harremana sendotzea da; interes komunak elkarbanatuz eta guztiek duten ezagutza partekatuz.

Zazpi saio egingo dira, saio bakoitzean gai ezberdin bat landuko da eta dagoeneko hiru egin dituzte. Hilaren 27koan iritsiko dira bidearen erdira, laugarrenera. 

Beste hiru saio geratuko dira martxoan programa amaitzeko

Saio bakoitzean ikasle talde ezberdin bat hari da partehartzen eta adineko pertsonek ordea, nahi duten saio guztietan hartu dezakete parte. 

Geratzen diren beste hiru saioak ondorengoak dira: martxoaren 5ean Do it yourself Lorategiak, martxoaren 10ean Sexualitatea eta martxoaren 26an amaituko da programa sukaldaritza tailerrarekin.

Oraingoz eginiko hiru saioetan belaunaldi desberdinak ederki moldatu dira eta bata bestea ezagutzeko balio izan dute. Geratzen diren saioetan elkarlan eta ehuntze hori sendotuko da gai mamitsuak jorratuko direlako eta arinekin uztartu.­  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!