Historia

Gipuzkoako historia nafarra azalduko du Beñi Agirrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00
Beñi Agirrek pasa den urtean aurkeztu zuen liburuaren gaztelaniazko bertsioa.

Hitzaldia otsailaren 28an eskainiko du Kultur etxean, 19:30etan eta bertan bere azken liburuaz ariko da gaztelaniaz. 

Harituz elkarteak antola­tuta, Historia Nabarra de Gi­puz­koa. De su origen, conquista y fueros liburuaren inguruan hitzaldia eskainiko du, otsailaren 28an, Beñi Agirre hernania­rrak. 2017an argitaratu zuen Gipuzkoako Historia Nafarra liburua euskeraz, eta 2019an gaztelerazko bertsioa kaleratu zuen Agirrek.

Kultur etxean eskainiko du hitzaldia, 19:30etan hasita, eta gazteleraz izango da. Beñi Agirrek, bertan, gaur egungo Gipuzkoaren historia nafarra azalduko du. «Jakin, 1200­eko gaztelarren konkistak eka­rri zuela muga hori. Baskoen eta nafarren banaketa horrek eragile jakina du. Gaur arte iraun du eta goizeko lanbro zi­kin baten moduan ezkuta­tzen digute Adarrako ikusmira».

Liburuan agertzen denez gaur ezagutzen du­gun Gi­puzkoa 1212an hasi zen egi­turatzen, Navas de Tolosako guduaren ondoren, gaztelartu­tako Lope de Haroko kondeak Durango aldeko guztia Biz­ka­ian sartu zuenean. «Aurretik ez zegoen Gipuzkoarik, Nafarroa­ko erresuma zen hau, tenen­tzia izeneko barrutietan egi­tura­tuta. Gaur ezagutzen ditu­gun probintziak gaztelarrek eta frantsesek konkistatu eta euren arteko banaketaren emai­­tza besterik ez dira. Hori jakinda bakarrik uler dezakegu Nafarroa eta Euskal Herria osotasunean».

Agirrek dio liburu honetan ez dela soilik Erdi Aroa jorratzen. «Karlistaldiak, Foruen desager­ta­raztea, Ilustrazioa eta Iraul­tza frantsesa, Lizarrako 1931ko Estatu baterako Estatutua, eko­nomia eta populazioaren migrazioak, Iraultza industria­la, etab. ere jorratzen dira».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!