Inauteriak

Kalderero konpartsa zaratatsua irtengo da gaur Ergobiatik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00
Kalderero konpartsa zaratatsua irtengo da gaur Ergobiatik

17:30etan abiatuko da eta kaleetan zehar kalejiran ibili eta gero 20:00ak aldera amaituko da Joseba Barandiaran plazan.

Zerbait beranduago beste herritan baino, baina Astigarragatik ere pasatzen da Hungariara bueltako bidea, kaldereroentzat, eta urtero be­zala, herrian egingo dute gaur azkeneko parada. 17:30etan Ergo­biatik abiatu, eta Astigarragako kaleetan barrena ibiliko da Kaldereroen konpar­tsa, gaur arratsaldean.

Kalejira Joseba Barandiaran plazan amaituko da 20:00etan

Eta nola ez, ez dituzte faltako lapiko eta zartagiak. Mailu bana eskuan hartuta, kolpe eta kolpe emango diete, herrian hotsik falta ez dadin, azkeneko momentura arte.

Baina kolpe hotsekin bakarrik ez, kantuan ere alaituko dituzte Astigarragako kale eta plazak. Eta betiko moduan, zartagi, lapiko eta mailuak bezala, hartza ere lagun izango dute, ibilbide osoan zehar. 

20:00ak aldera espero da Joseba Barandiaran plazara iris­tea eta kanpamendua bertan ezarriko dute.
Otsailean eguraldiaren zain ere egoten da jendea, horrek baldintzatu bait dezake konpartsa. Esan, gaurko ez dela eguraldi txarrik espero eta 20 gradutik gora igoko da tenperatura. Beraz, ez dago aitzakiarik kalera ez irteteko. 

Zipotzan egingo dute afaria 21:00etatik aurrera 

Baina ez dira tripa hutsarekin bueltatuko kaldereroak, Hun­ga­­ria­­ra. Ibilbidean zehar geratzen diren lekuetan pintxoak eta jan edana izaten dute indarberritzeko eta festarekin jarraitzeko. Konpartsaren ibilbidea osatu ondoren, afaria ere egingo dute Zipotza elkartean, agurrik beroena emateko.
Bertan afaldu nahi duenak, txartelak salgai dauzka Zipotza tabernan 20 euroren truke. 21:00etan hasiko dira afaltzen elkartean bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!