Barreterapia eta perkusio saioak antolatu dira zilegi eskolen barruan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00

Zilegi eskolak egitasmoaren barruan bi tailer antolatu dira otsailean. Datorren bi asteazkenetan, hau da, otsailaren 19an eta 26an, Maialen Viañak barreterapia saioak eskainiko ditu bi egunetan. Aukera egongo da goizez edo arratsaldez egiteko. 09:30etan, musika eskolaren ondoko lokalean izango da eta 19:30etan kiroldegiko aretoan. Partehartzaileek esterilla, toaila edo kuxinen bat eraman behar dute. Bestetik, otsailaren 25ean, asteartean Jon Patxek perkusio saioa eskainiko du, 09:30etan, Nabarra Oñatz kaleko AEKren lokalean eta 19:00etan kultur etxean. Izen ematea doan da eta zilegieskola@aek.eus helbidean edo kultur etxean egin behar da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!