Garraioa

Sagardotegietarako autobusa, azkenean martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 14a, 00:00
Gaur jarriko da martxan txotx denboraldirako autobus zerbitzua.

Gaur jarriko da martxan txotx denboraldirako garraio zerbitzua, herriko sagardotegietara joateko. Ostiral gauetan eta larunbat eguerdi eta gauetan ibiliko da, 2 eurotan. Geltokia Donostia ibilbidean egongo da. 

Azkenean izango da sagardotegietara joateko autobus zerbitzua, aurtengo txotx denboraldian ere. Gaur jarriko da martxan, eta ostiral gauetan eta larunbat eguerdi eta gauetan emango du zerbitzua.

Herriko sagardogileek antolatu dute garraio zerbitzua, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen babesarekin eta Udalaren laguntzarekin.

20 lagunentzako autobusa

Martxan jarriko den garraio zerbitzua autobus txiki batek emango du. 20 lagunentzako tokia dauka, eta erabiltzaileek 2 euro ordainduko dute joan-etorri bakoitza.

Autobusa Donostia ibilbideko geltokitik aterako da, eta 11 sagardotegitan egingo du geldialdia: Artolan, Astarben, Bereziartuan, Etxeberrian, Irigoienen, Larrarten, Lizeagan, Minan, Oiarbiden, Petritegin eta Sarasolan; hain zuzen, zerbitzua antolatu duten sagardotegietan.

Zerbitzua, ostiral eta larunbatetan

Autobus zerbitzua gaur bertan jarriko da martxan, txotx denboraldi osorako, eta ostiral gauetan eta larunbat eguerdi eta gauetan ibili da.
Ostiral gauetan, sagardotegietara joateko 20:00etatik 21:15etako tartean ibiliko da joan-etorrian, eta sagardotegietatik itzultzeko, 23:00etatik 00:00etarakoan.

Larunbat eguerditan, 13:15etatik 14:00etara joan ahal izango da sagardotegietara, eta itzuli, 17:30etatik 18:30etara. Gauetan, berriz, 20:00etatik 21:15etara sagardotegietara joan, eta 23:00etatik 00:00etarako tartean itzuli.

Elkarlanean

Zerbitzua erabiltzaileek eta sagardogileek ordainduko dute; azken hauek 10.000 euro jarri dituzte.
Kalkuluen arabera, nahikoa izango da hori. Baina ez bada, hortik gorako kostuaren %60 ordainduko dute sagardogileek, eta beste %40 Sagardunek. 

 

AUTOBUS ZERBITZUA
OSTIRALETAN
Sagardotegietara joateko, 
20:00-21:15.
Sagardotegietatik itzultzeko, 23:00-00:00.

LARUNBAT EGUERDIETAN
Sagardotegietara joateko, 
13:15-14:00.
Sagardotegietatik itzultzeko, 17:30-18:30.

LARUNBAT GAUETAN
Sagardotegietara joateko, 
20:00-21:15.
Sagardotegietatik itzultzeko, 23:00-00:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!