Literatura

Hiru eta bost urte arteko haurrentzako, literatura

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 10a, 00:00

Gaur 17:00etan, 0-5 urte arteko haurrentzako saioa egingo da liburutegian; etzi, 0-3 urte bitartekoentzako.

Mestiza elkarteak antolatuta, haurrengan eta hauen familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko jakinmina piztea helburu duten bi saio egingo dira gaur eta etzi, liburutegian.

Gaurkoa, Liburu Txiki Kluba deiturikoa, 0-5 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa izango da. Liburutegian egingo da, arratsaldeko 17:00etan, eta haurrek helduren batekin hartu beharko dute parte.

Asteazkenean, berriz, 0-3 bitarteko haurrei zuzendutako saioa egingo da, goizeko 10:30etan, liburutegian; Liburu Baby Kluba. Kasu honetan ere, haurrek helduek lagunduta joan behar dute.

Eskatzen den bakarra da garaiz iristea.

Helduentzat, Irakurketa Kluba
Bestalde, asteazkenean, helduentzako Irakurketa Kluba elkartuko da, 19:30etan liburutegian. Kasu honetan, Mari Luz Esteban idazlearen Amaren heriotzak libreago egin ninduen liburuaz ariko dira, Isabel Etxeberriak gidatuta. Saioak doan eta irekiak izaten dira.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!