Haurrei zuzenduta, Mari Errauskin antzezlana taularatuko du gaur Glu Glu konpainiak 17:00etan, kultur etxean. Adin txikikoen sarrerak 2,5 euroan salduko dira, eta helduenak, 5 euroan.
Antzerkiaren oinarrian Mari Errauskinen ipuin klasikoa badago ere, gaurkoan antzeztuko duten istorioa gaur egunera ekarritakoa izango da. Protagonista Nora izango da, eta urtebeteze eguna ospatzeko sekulako festa antolatuko da. Primeran pasako dute denek bertan, Lys neskato harroputza iristen den arte. Berarekin asper-asper eginda daude denak, eta oraingoan kasu gehiagorik ez egitea erabakiko dute. Tartean, zapata eta erratza magikoak ere agertuko dira, ipuinera salto egiteko.
Antzerkia 3 eta 9 urte arteko umeei zuzendua izango da, bereziki, eta ordubeteko iraupena izango du.