Zuhaitz eguna

Astigartar jaioberrien omenez, 94 kimu berri

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 9a, 00:00
Atzo Hernanin, Kaldera Zaharretan landatu zituzten 200 bat haritza, gaztetxoek.

Eguerdiko 12:00etan Andre Gobadarien parkean egingo da Zuhaitz Eguna, 2019an jaiotakoen omenez.

Atzo Hernanin egin zuten bezala, gaur Astigarragan egingo dute Zuhaitz Eguna. Astigarragako kasuan, ordea, iaz herrian jaiotako haur jaioberrien omenez landatuko dira zuhaitzak; astigarragak.

Eguerdiko 12:00etan Andre Gobadarien parkean jarri dute hitzordua, horretarako. Denera, 94 haur jaio ziren herrian iaz, eta horien familiek gonbidapena jaso dute gaurko landaketarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!