Inude eta Artzainen danborradan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Otsailaren 23an aterako da konpartsa, eta danborradan parte hartu nahi duenak, 17ra arte eman dezake izena, Ikatza tabernan.

Inude eta Artzainen konpartsa antolatu du, aurten ere, Astigar Dantza Taldeak. Otsailaren 23an izango da, 11:30etan abiatuta; eta iaz bezala, danborrada izango dute lagun.

Danborradan parte hartzeko, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ikatza tabernan dago izena emateko orria, eta otsailaren 17ra arte jarri dute epea, baina komeni da azkeneko momenturako ez uztea.

Bi baldintza besterik ez dituzte jarri: 14 urte edo gehiago izatea, eta ondo pasatzeko gogoa edukitzea. Eta arropari dagokionez, galtza beltzak, alkandora zuria, baserritarren zapia eta txapela jantzi beharko dituzte.

 

Bi entsaio, 17an eta 21ean

Inude eta Artzainen konpartsarekin atera aurretik, bi entsaio egingo dituzte danborradan aterako direnek. Otsailaren 17an izango da aurrenekoa, arratsaldeko 19:00etan, Astigarragako Herri Eskolako patioan. Eta toki berean egingo dute bigarrena, hilaren 21ean 19:00etan; baina kasu horretan, entsaio orokorra izango da, dantzariak eta txaranga ere bertan direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!