Antzerkia

'Mari Errauskin' antzezlana, ipuina gaur egunera ekarrita

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Noraren zapata berriekin egingo dute salto protagonistek, ipuinera.

Bihar eskainiko dute, 17:00etan kultur etxean, eta sarrerak salgai daude bertan: haurrek 2,5 euro eta helduek 5 euro.

Mari Errauskin antzezlana es­kai­niko du bihar, Astiga­rragako kultur etxean, Glu Glu kon­painiak. Arratsaldeko 17:30etan izango da, eta sarrerak salgai daude, kultur etxean bertan; gaur egun osoan zehar, eta bihar emanaldia baino ordubete lehenago: haurrek 2,5 euro, eta helduek 5 euro.

 

Ipuin klasikoaren moldaketa, garai berrietara egokituta

Izenburu bereko ipuin klasi­koa­ren moldaketa da, kultur etxeko eszenatokira ekarriko dutena. Horretarako, gaur egunera ego­kitu dute ipuina, eta Nora ize­neko gaztetxoa izango da pro­tagonista. Bere urtebetetzea ari da ospatzen, lagunekin batera, eta primeran ari da pasatzen, Lys iritsi arte: gelako liderra eta neskato harroputza. Festako guztia gutxietsiko du; bereziki, Norak opari jaso dituen zapata berriak, berak ere eduki nahiko lituzkeela eta, inbidia duelako.

Baina berarekin nazkatuta daude haurrak, eta erabaki dute ez diotela gehiago men egingo. Orain, zapata horiek izango dira ipuinera salto egiteko bidea, magikoak baitira; eta jolaserako darabilten erratza, Mari Erraus­kinen erratza magiko bilaka­tu­ko da. Horrela, egia bihurtuko da, Norak tartaren kandelak itzal­tzean eskatutako desioa.

59 minutuko iraupena izan­go du antzezlanak, eta 3-9 urte­ko haurrei zuzenduta dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!