Ostegunean izan zuen bigarren saioa, Galtzaur elkartean, Astigarraga ehuntzen egitasmoak. Bertan elkartu ziren adinekoak eta Arantzazuko Amako DBH 3 eta 4 mailetako ikasleak, kontzentzia eta birziklatzeari buruz hitz egiteko.
Datorren ostegunean izango da hirugarrena, Galtzaur elkartean hori ere, goizeko 11:30etatik eguerdiko 14:30etara. Eta saio hori, Astigarraga gehiago ezagutzeko baliatuko dute, herriko kaleetara aterata, Bat, Bi ta Hiru enpresako Josi Roig eta Ibone Arreche dinamizatzaileekin.
Horren ondoren, bi aste beranduago izango da laugarrena, otsailaren 27an: 'Do it yourself' lorategiak. Astigarragako adinekoek, nahi duten saio guztietan hartu dezakete parte.