Astigarragako Udalak belaunaldien arteko proiektu berri bat jarri du martxan, eta aurreko astean izan zen lehenengo saioa. Datorren ostegunean, berriz, bigarren saioa egingo da, «Kontzientzia eta birziklatzea» gai hartuta. 11:30etatik 14:30etara izango da.