Astigarragako Udalak, udal mapa eguneratu eta berritu du, eta adierazi du, herritar guztien etxeetara bidaliko dela. Denbora laburrean herriak aldaketa ugari jaso dituenez, «erabilgarria» izan daitekeela uste du Udalak.
Bi alde ezberdineko mapa
Udalak eguneratutako mapa honek, bi alde ditu; alde batean, «ortoargazkian oinarritutako mapa eta kale izendegia daude» eta beste aldean, «mapa topografikoa dago».
Informazio ugari eskaintzen dute mapa hauek, hala nola: kale-izendegia, auzoak, poligonoak, oinezko ibilbideak, errepideak, zentro ofizialen eta bestelako interes puntuen kokapena...
Paperezko euskarria izateaz gain, http://www.astigarraga.eus/eu/kale-izendegia estekan ere kontsultatu daitezke kale izendegia eta mapa.