DBH kolektiboa

Bigarren hezkuntza baten alde egin dute, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00
Asteartean, herriko plazan egin zuen agerraldia DBH Kolektiboak.

Asteartean, agerraldia egin zuen DBH kolektiboak Astigarragako plazan. Bertako haur eta gazteek heziketa herrian egin dezaten eskatu zuen.

Asteartean bildu zen DBH kolektiboa, «Astigarragako gazteei DBH herrian egiteko aukera eskaini nahi dien mugimendua» sortuz. Herri mugimendu bat dela azpimarratu dute, herriko guraso eta herritarrek osatzen dutena, eta haur eta gazteei heziketa herrian eskaintzea helburu duena.

7.000 biztanle, eta DBHrik ez

Astigarragak 7.000 biztanle inguru dauzka, eta oraindik «DBHko institutUrik ez duen Gipuzkoako herri bakarra». Astigarragako haurrek, Martutenera edo Hernanira joan behar dute, 12 urte betetakoan. Udalak, jadanik DBHko institutua eraikitzeko lur eremua erosia dauka, eta Hezkuntza Sailaren esku uzteko, «hiritartze lanak egin behar ditu». Horretarako, «Delegaritzaren oniritzia jasotzeko zain dago». Hezkuntza Sailak ordea, Astigarragan DBH eraikitzeko asmoa duela adierazi duen arren «ez du konpromiso zehatzik hartu, ez aurrekontuetan behar den dirua eskaini,  ezta epeak jartzeari dagokionez ere. Eta kolektiboak argi dauka «Astigarragan DBH izateko premia dago».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!