«Emakumeon plaza» hiritartzeko obrak egiten hasiko da Udala hemendik gutxira. Lan hauek, Sasoi Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu, eta 850.151,38 eurokoa da obraren gastua.
Lan hauen helburu nagusia, «izaerarik gabeko espazio publiko degradatu bat berreskuratzea da», eta horretaz gain, oinezkoentzako gune bihurtzea eta aldi berean, merkataritza eta aisialdi jarduerarekin bat egingo duen oroitzapenezko gune bat lortzea. Horrela, «Emakumeon plazari dagokion nortasuna emango zaio».
Emakumeon plazan, emakumeen irudiak dituen beirazko mural haundi bat sortuko dute. Nagore Legarreta argazkilariak eta herriko emakumeek egingo dute muralaren diseinua.
Estalpe bat egingo da plazan, eszenatoki bat egongo da eta atzealdean emakumeen irudiak dituen beirazko mural haundi bat sortzeko asmoa dago. Benetako nortasuna eta izaera emateko, «Nagore Legarreta argazkilaria eta herriko talde eta emakumeek egingo dute lan muralaren diseinuan».
Emakumeon plaza berritzeaz gain, inguruan dituen hiru plazak «oinezko-ardatz» batean elkartuko dira, plazak honakoak: Sagardo plaza, Joseba Barandiaran plaza eta Pentagono plaza. Emakumeon plaza eta Tomas Alba kaleko zati degradatuenaren azaleko hiritartzea egingo da, batetik, «kota guztiak berdinduko dira irisgarritasun baldintzak hobetzeko», eta bestetik, «euri-urak biltzeko sare berria sortuko da».
Denbora aurrera joan ahala, xehetasun eta informazio gehiago ematen joango da Udala.