Bihar emango zaie hasiera otsaileko kultur ekintzei, eta ez dago modu hobeagorik mendi irteera batekin hastea baino. Astigarragako ekialdeko mugarriak ezagutzeko irteera izango da biharkoa, Gipuzkoako mendi federazioaren laguntzarekin herrian markatu den ibilbideetako bat egingo da, 12km dira, 4 orduko iraupena izango du. Beste ibilbide bat ere badago, Santiagomendiko ibilbidea, 3,8 km dira, ordu eta erdiko bidea. Antolatzaileek adierazi dute, euria eginez gero, beste egun batera atzeratuko litzatekeela.
Etzirako, Gurasolagunekoek hitzordua jarri dute, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara bitartean. Bertan, haurrak eta gurasoak kafe baten bueltan euskaraz hitz egitea da asmoa, «berdin du zein den zure euskara maila, hitz egiteko gogoa baduzu, etorri». Horrez gain, Gurasolagunek antolatuta, hileko bigarren astelehenean orri-markatzaileak egiteko tailerra egingo da.
Ate joka ditugu inauteriak, eta horrekin batera berotzeko asmoz, Santa Ageda bezperako kantu jira antolatu da datorren astearterako. Arratsaldeko 17:00etan Norberto Almandoz musika eskolako haurrak ariko dira, trikiti eta panderoarekin kalejira osatuz, eta beranduago, 19:30ak aldera, Aiztondo abesbatza eta Norberto Almandozeko ikasle helduak ariko dira, Santa Ageda bezperako koplak abesten.
Datorren ostegunean, ipuinen ordua izango da, Lur Kortak, Kamila Zebra liburuan oinarritutako kontakizuna eskainiko du, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, liburutegian. Saioa 3 urtetik aurrerako haurrentzat da, eta antolatzaileek azpimarratu dute, gurasoek kultur etxeko sarreran itxaron beharko dutela. Sarrera mugatua da, beraz «gonbidapena aurrez jaso behar da liburutegian».
Ostiralean, Astigarragako emakue talde batek, «Atsolorra» zer den azaltzeko eta ohitura zahar hori Astigarragan berreskuratzeko asmoari buruz jardungo dute. Horretarako, bilera bat antolatu dute arratsaldeko 18:30etan, udaletxean.
Astea ezin hobe amaitzeko, bi ekintza egingo dira igandean. Lehenik, zuhaitzen eguna ospatuko da, urtero moduan, 2019an jaiotako haur bakoitzaren izenekin astigar bat landatuko da, Gobadarien parkean. Parte hartzeko, udalak gonbidapena bidali dizkie gurasoei, «jaso ez dutenek Ingurumen sailarekin harremanetan jarri behar dira». Beraz zuhaitzaren egunaz gozatu nahi duenak, eguerdiko 12:00etan, Andre Gobadariaren parkera bertaratzea besterik ez du egin behar. Ostiraleko bigarren ekintza, antzerkia izango da. Mari Errauskin izenekoa, hain zuzen. Glu Glu produkzioaren emanaldia izango da. Bertako protagonista Nora da, eta urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du, eta primeran ari dira pasatzen festan, Lys neskato harroputza iritsi den arte. Lysen gehiegikeriekin asper-asper eginda daude lagunak eta erabaki dute men ez egin eta bere iruzkin maltzurrekin barre gehiagorik ez egitea. Sarreraren prezioa 2,5 eurokoa da txikientzat eta 5 eurokoa helduentzat.
Otsailaren 10etik aurrera, gehiago
Otsailaren 10 eta 12 an, haurrentzako ekintzak egingo dira, liburu kontaketetan oinarrituak biak. 10erako, liburu txiki kluba antolatu da, 0-5 urte bitarteko haurrei zuzenduta, eta «haur hauek helduren batekin egon beharko dute». 12an, oraindik txikiagoak diren haurrei zuzendutako liburu baby kluba antolatu da, 0-3 urte bitartekoentzat hain zuzen. Antolatzaileek garaiz iristeko eskaera luzatu nahi izan dute. Irakurketarekin jarraituz, 12an, ikakurketa klubaz gozatzeko aukera izango da, arratsaldeko 19:30etan, liburutegian. Amaren heriotzak libreago egin ninduen liburuaren ingurukoa izango da, eta Isabel Etxeberria izango da saioa eramango duena. Parte hartze irekia eta doakoa da.
Hilaren 15ean, Kaldereroak
Inauteriak datozela ospatzeko, Kaldereroen konpartsa aterako da hilaren 15ean. Arratsaldeko 17:30ak aldera izango da, eta Kalejira Ergobiako plazan hasiko da, Joseba Barandiaran plazan amaituz. Ondoren afaria egingo dute, Zipotzak antolaturik.
Otsaileko kultur agenda
BIHAR
10:00, Mendi irteera. Astigarragako Ekialdeko mugarriak ezagutzeko irteera. 12km izango dira eta 4 orduko iraupena izango du.
4 Santa Ageda bezperako kantu jira. Arratsaldeko 17:00etan Norberto Almandoz musika eskolako haurrak aterako dira eta 19:30etan Aiztondo eta Norberto Almandoz musika eskolako helduak.
3, 10, 17 eta 24 Gurasolagun. Euskeraz mintzatzeko elkargune irekia. Arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara bitartean.
6 Ipuin ordua. Kamila Zebra liburuan oinarrituko da Lur Korta ipuin kontalaria. Arratsaldeko 18:00etatik 18:45etara izango da.
7 Bilera udaletxean. Astigarragako emakume talde batek Atsolorra zer den azalduko du. Arratsaldeko 18:30etan, udaletxean.
9 Zuhaitz eguna. Eguerdiko 12:00etan Andre Gobadariaren plazan.
9 Antzerkia. Kultur etxean arratsaldeko 17:00etan. Mari Errauskin du izena antzerkiak.
10 Liburu txiki kluba. Arratsaldeko 17:00etan liburutegian. 0-5 urte bitarteko aurrak, helduren batekin.
12 Liburu baby kluba. Goizeko 10:30etan liburutegian. 0-3 urte bitarteko haurrak, helduren batekin.
12 Irakurketa kluba. Amaren heriotzak libreago egin ninduen liburuari buruzkoa. Arratsaldeko 19:30etan, liburutegian.
15 Kaldereroen konpartsa. Arratsaldeko 17:30etan. Gaueko afarirako txartelak, Zipotzan salgai.
19, 25 eta 26 Zilegi eskolak. 19an eta 26an, Barreterapia egingo da, lehena 09:30etan musika eskolako ondoko lokalean eta bestea, 19:00etan ikastolako aretoan. 25ean, Jon Patxek eskainitako perkusio saioa egongo da, 09:30etan AEKren lokalean eta 19:00etan, kultur etxean.
21, 22 eta 23 Inauteriak. 21ean; Superheroiak, Astigarragako Herrri Eskolako emanaldia izango da, Kiroldegian, eguerdiko 14:30etan. 22an: 16:00etan, haurrentzat makilatzeko eta orrazteko tailerra. 18:00etan, Disko festa: DJ Ki. 20:00etan Txaranga. 23an; 11:30etan Iñude eta Artzainen konpartsa. 13:30etan plaza dantza saio irekia.
24 Literatura solasaldia. Una vida violenta liburuaren ingurukoa izango da. Arratsaldeko 19:30etan, liburutegian. Gaztelaniazko saioa izango da.
27 Hitzaldia. Ikastolako aretoan izango da, arratsaldeko 18:30etan. Psikomotrizitatea, haurren jolasaren garrantzia heldutasunaren prozesuan gaiaren ingurukoa izango da.
28 Hitzaldia. Historia nabarra de Gipuzkoa liburuaren ingurukoa izango da. Arratsaldeko 19:30etan
kultur etxean. Beñi Agirreren eskutik izango da.
29 Zinema, Turuleka oiloa jarriko dute, arratsaldeko 17:00etan kultur etxean.