PLENOA

«Burujabetzaren bidea da alternatiba bakarra, gutxieneko soldatak eta beste baldintzak lortzeko»

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00
Asteartean egin zuten urtarrileko azken plenoa, eta urtarrilaren 30eko greba orokorraz jardun zuten.

Pasa den astearte  honetan, osoko bilkura egin zen, eta gai zerrendaren artean, 2020-2023ko Plan Estrategikoa eta urtarrilaren 30eko greba orokorrari buruz jardun zuten.

Sei gaiez osatutako gai zerrenda osatu zuten astearteko plenorako eta, 2019ko abenduaren 20ko aktaren onarpenarekin hasi ziren, Xabier Urdangarin alkateak adi­­e­raziz, «aho batez ontzat e­ma­­­­te­n da».

 

2020-2023ko Plan Estrategikoan, aldaketak

Datorren urteetako Plan Estra­tegikoen aurrekontuetan alda­ketak egin nahi dira, «aldaketak baino, diru laguntza batzuk gehitu nahi ditugu», honakoak hain zuzen: Merkataritza eta ekintzetan sustatzeko diru laguntzak «18.000 eurokoa, lehiaketa askearen bidez bide­ratuko lirateke».

Musika eskolarako diru laguntza ere igotzeko eskatu dute, «40.000 euro gehiagoko diru la­guntza eskatu nahi degu». Uholdeei aurre egiteko ere, eta Pausoka elkarteari, 1.000 eurokoa eskaini nahi zaio. Eta azkenik 30.000 euroko diru laguntza 2020ko Muttuai Fest ekitaldia antolatzeko.

Aldaketa hauen aurrean, EAJk, argi utzi nahi izan du, di­ru laguntza hauen alde daudela, «egokia iruditzen zaigu». Prozeduraren aurka ez dutela egingo  ere adierazi dute, hala ere, zalantzak dauzkatela ere gaineratu dute, baina «aurrera egitea da onena eta ikusiko da».

Bozkaketa egin ostean, onartutzat eman zuten, 2020-2023ko Plan Estrategikoan, aurkeztutako aldaketen gaia.

 

Astigarragako Udala, osteguneko grebarekin bat

Gai zerrendarekin jarraituz, EH Bildu taldearen urtarrilaren 30eko greba orkorraren ebazpen proposamenari buruz jardun zuten. Ur­dangarinek, EH Bildu tal­de­aren greba proposamena adi­­erazi ostean, azpimarratu zuen, burujabetzaren bidea de­la al­ter­natiba bakarra, gutxi­eneko soldatak lortzeko eta bes­te hainbat baldintzetara hurbil­tzeko, «oso ga­rrantzitsua da greba hau».

Eta Astigarrragako jeltzaleek errespetu osoa adierazi zuten, «bai grebari eta bai greba bultzatu duten eragileei». Hala ere, ez datoz bat hainbat arrazoirekin, beraz kontra azaldu ziren. PSE-EEk ere, bere errespe­tu osoa adierazi zuen, «greba erres­pe­tatzen dugu eta herritar orok dauka greba egiteko eskubidea». Baina argi utzi zuten PSE-EEkoek, ez zutela grebaren alde egingo, ez datozelako bat grebaren hainbat arrazoirekin.

Alderdi bakoitzak, grebari bu­ruzko pentsamenduak agerian jarri on­­doren, proposamena onartu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!