Udala

Emakumeon Plaza hiritartzeko bilera

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

Gaztelekuan egin zuten atzo lehenengo bilera. Gaur bigarrena egingo da.

Atzo izan zen au­rre­ne­koa Gaztelekuan eta gaur bigarrena, 15:00etan Barandiaran Plazan da.

Otsailean hasiko dira Emaku­meon Plaza hiritartzeko lanak, Astigarragako Udalak jakina­razi duenez eta lanak hasi aurretik, bi saio an­tolatu ditu Udalak, obren eta lanek eragingo dituzten alda­ke­ten berri emateko: epeak, egingo diren lanak, trafiko aldaketak, obren inguruko sarbideak...
Atzo izan zen aurrenekoa, herritarrei zuzendua. Gaztele­ku­­an eta biga­rre­na, gaur bertan egingo dute, pla­zaren inguruko ostalari eta merkatariekin, 15:00etan Joseba Baran­dia­ran pla­zan, Gazte­leku­a­ren au­rrean. Helburua da «berres­ku­ratzea izaerarik gabeko espazio publiko degradatu bat», eta bila­­katzea oinezkoentzako gune, ba­tetik; eta era berean, «merka­ta­ritza eta aisialdi jarduerarekin bat egingo duen oroitzapenezko gune», nabarmendu du. Horrela, emango zaio «Emakumeon Pla­zari dagokion nortasuna».

Estalpea, eszenatokia eta beirazko murala
Plazan jarriko dituzte estalpe bat eta eszenatoki bat; eta haien atzealdean, beirazko mural haundi bat. Nagore Legarreta eta herriko emakume eta tal­deek egingo dute lan diseinuan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!