Udala

Emakumeon Plazako lanen berri emateko, bilera irekia gaur herritarrekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urtarrilaren 27a

Emakumeon Plaza nola geratuko den erakusteko, irudiak zabaldu ditu Udalak.

Otsailean hasiko dira lanak, eta zazpi hilabeteko epea aurreikusi dute. Horiei buruz ariko dira gaur herritarrekin, 19:00etan Gaztelekuan; eta bihar inguruko ostalari eta merkatariekin, 15:00etan.

Otsailean hasiko dira Emaku­meon Plaza hiritartzeko lanak, Astigarragako Udalak jakina­razi duenez. Helburua da «berres­ku­ratzea izaerarik gabeko espazio publiko degradatu bat», eta bila­­katzea oinezkoentzako gune, ba­tetik; eta era berean, «merka­ta­ritza eta aisialdi jarduerarekin bat egingo duen oroitzapenezko gune», nabarmendu du. Horrela, emango zaio «Emakumeon Pla­zari dagokion nortasuna».

Estalpea, eszenatokia eta beirazko murala, bertan

Zehazki, plazan jarriko dituzte estalpe bat eta eszenatoki bat; eta haien atzealdean, beirazko mural haundi bat: «benetako nortasuna eta izaera emateko, Nagore Legarreta argazkilaria eta herriko emakume eta tal­deek egingo dute lan, muralaren diseinuan», aurreratu dute.

Udalak azaldu du, gainera, Emakumeon Plaza «era­bat» be­rri­tzeaz gain, inguruan dituen hiru plazak (Sagardo plaza, Joseba Barandiaran plaza eta  Pentagono plaza) elkartuko di­rela «oinezko-ardatz batean». Eta Emakumeon Plaza eta To­mas Alba kaleko «zati degra­da­tue­naren azaleko hiritartzea» egingo dute: «batetik, kota guz­tiak berdinduko dira, irisga­rri­tasun baldintzak hobetzeko; eta bestetik, euri-urak biltzeko sare berria sortuko da».

Sasoi Eraikuntzak SL enpre­sak egingo ditu lanak, eta zazpi hilabeteko epea aurreikusi dute. 850.151,38 euroko kostua izango dute, guztira.

Bilera bana gaur eta bihar, lanen berri emateko

Lanak hasi aurretik, bi saio an­tolatu ditu Udalak, obren eta lanek eragingo dituzten alda­ke­ten berri emateko: epeak, egingo diren lanak, trafiko aldaketak, obren inguruko sarbideak...

Gaur izango da aurrenekoa, herritarrei zuzendua. Gaztele­ku­­an jarri dute hitzordua, arra­­tsal­de­ko 19:00etan. Eta biga­rre­na, bihar bertan egingo dute, pla­zaren inguruko ostalari eta merkatariekin, 15:00etan Joseba Baran­dia­ran pla­zan, Gazte­leku­a­ren au­rrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!