Astigarragako Herri Eskolara joateko garraioa erabili behar dutenek aukera daukate garraio-beka eskatzeko, urtarrilaren 27 goizera arte. Ikasturte honetan, gainera, Haur Hezkuntzako 2 urtekoek ere egin ditzakete eskaerak. Bete behar den baldintza da etxebizitza eskolatik 2 km edo gehiagora egotea eta bidean beste ikastetxe publikorik ez egotea; distantziak neurtzeko oinezko ibilbideak hartuko dira kontuan, eta Geo-Euskadi kartografia-tresna erabiliko da neurtzeko. Eskaera egiteko inprimakia idazkaritzan eskatu behar da.