Hilabeteko azken astebururako plan konpletoa prestatu dute Gaztelekuan. Gaur, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara irekita izango ditu ateak lokalak, eta sukaldaritza tailerra emango da, paniniak egiteko. Bihar, berriz, 17:00etatik 20:00etarako tartean pelikula bat ikusi ahal izango da.