EAJ-PNV

«Txotx-busa neurri jasangarri, seguru eta onuragarria zen»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Lehenago EAJk sustatutako zerbitzua kendu izana leporatu dio EH Bilduri alderdi jeltzaleak, eta «lotsagarri» jo du «astigartarrei kobratu nahia».

Duela lau urte udal gobernuan sartzean, EAJk sagardotegietara joan ahal izateko garraio publikoa, debaldekoa sustatu zuen, eta alderdi jeltzaleak kexa agertu du orain, «EH Bilduren gobernuaren neurrietan aurrenekoetakoa hau kentzea» izan delako, «astigartar eta sagardogileak kaltetuz».

Jartzekotan, ordainpekoa
EAJk prentsa oharrean argitu du «EH Bildu txotx-busaren kontra beti agertu» izan dela, 2016an martxan jarri zutenetik, eta orain, jartzekotan, ordainpekoa izatea nahi duela salatu du. 

«Oraingo EH Bilduren udal gobernuaren ustez, sa­gar­do­gi­leek ordaindu behar lukete zer­bitzu hau bere osotasunean (orain arte, hiru zatitan egin da: Udalak, sagardogileek eta Be­he­mendik, zerbitzua jartzen du­en enpresak ordaindu du­te), edo bestela, bidaia egi­ten dutenek ordaindu be­har lu­ke­­te. Lotsagarria iru­di­tzen zai­gu EH Bilduk as­ti­gar­tarrei or­dai­na­raz­teko au­ke­ra pro­po­sa­tu izana, sa­gar­do­te­gie­ta­ra joa­te­a­ga­tik».

Segurtasun neurria
Bestalde, jeltzaleek azaldu dute segurtasun neurri gisa jarri zutela martxan txotx-busa.

«Lotsagarria iruditzen zaigu EH Bilduk astigartarrei ordainarazteko aukera proposatu izana»

«Herritarrentzako se­gur­ta­sun neurri gisa sustatu genuen txotx-busa. Izan ere, alkohola kon­tsumitzen denean kotxea har­tzea saihesten du. Gainera, mo­du ona da gure herriko sa­gar­dotegietara bisitari berriak era­kartzeko, garraiorako ero­so­ta­suna eskaintzen delako, eta era berean, herriko landa-gu­ne­e­tako sagardotegiak bultzatzen zi­ren, haietara iristeko zail­ta­su­nak baitzeuden».

Horrez gain, neurri ja­san­­garria zela ere defendatu du EAJ alderdi jeltzaleak, eta gogorarazi nahi izan du ba­dau­dela sagardotegiak, zer­bi­tzua kendu izanaren kon­tra ere agertu direnak, pozik ez daudelako. «Txotx-bu­sak herriko erdi­gu­ne­ko kon­tsumoa bultzatzen zu­en, eta aldi berean, kotxeen era­bi­le­ra murrizten zuen, eta ho­rrexegatik, neurri jasangarri, se­gu­ru eta onuragarri gisa ikusi izan dugu, gure herriarentzako. Gai­nera, badakigu badaulde sa­gar­dotegiak, 2016an EAJk mar­txan jarri zuenetik horrelako arra­kasta izan duen txotx-busa ken­tzeko neurriarekin batere po­zik ez daudenak».    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!