Marrazki bizidunetako pelikula bat jarriko dute larunbat honetan, Astigarragako kultur etxean. Asterix eta Obelixen abenturetako batez gozatu ahal izango dute, adin guztietako ikusleek: Asterix eta edabe magikoaren sekretua. Arratsaldeko 17:00etan jarriko dute, euskeraz; eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 2 euroan, kultur etxean bertan eta www.astigarraga.eus webgunean.