Udala

27 poligonoko aldaketaz, saioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 22a, 00:00

'Ubarburu Zabalpena' eremua urbanizaezin izendatu nahi duela eta, partehartze saio irekia antolatu du Udalak, 17:00etan udaletxean.

Partehartze saio irekia antolatu du gaur Astigarragako Udalak, herritarrentzat, 27 poligonoari dagokion aldaketa baten ingu­ruan aritzeko. Zehazki, 'Ubar­buru Zabal­pe­na' izeneko ere­muari dagokion Plan Orokorra egokitu nahi du Udalak, eta eremu horren sailkapena alda­tu: lurzoru urbanizagarria da orain, eta lurzoru urbanizaezin izendatu nahi du.

Proposamena aurkeztu, he­rritarren galderak erantzun eta herritar eta interesatuen ekar­pe­nak jasotzeko egin dute gaur­ko deialdia. Udaletxeko batzar aretoan izango da saio irekia, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eta gaiaren inguruan interesa duten herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!