Udala

Aiotzategin alokairu sozialeko etxebizitzetan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00

Urtarrilaren 31ra arte dago epea, alokairu sozialeko zazpi etxeen zozketan parte hartzeko.

Azkeneko asteak dira, Aiotzategi kaleko alokairu sozialeko etxe­bi­zitzen zozketan parte hartu nahi dutenentzat. Izan ere, bi aste barru, urtarrilaren 31n, bukatuko da epea, zozketarako izena ema­teko.

Zazpi etxebizitza zoz­ke­ta­tuko ditu Astigarragako Udalak, Aio­tzategi kaleko laugarren portalean: lau etxebizitza dira hiru logelakoak; beste bi, bi logelakoak; eta azke­neko etxebizi­tza, bi logelakoa, baina ezin­ta­sunen bat dutenentzat ego­ki­­tuta dagoena.

3.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak izan behar ditu eskatzaileak
Udaletxean eman behar da izena, eta 3.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak izan behar dituzte eskatzaileek. Hori bai, 25.000 eurotik beherakoek izango dute lehentasuna.

Zazpi urterako kontratua egiten da
Gaur egun okupatuta daude zazpi etxebizitzak, baina orain daudenei, martxoaren 31n bu­ka­­tuko zaie kontratua; eta ordu­tik aurrera, zazpi urterako kontratua sinatuko dute berriek, bai­na urtero errebisatuko da, bal­dintzak betetzen direla egi­az­­tatzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!