Antzerkia

'Benditas' antzerkia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00

Bihar 'Aioko' Zurrunka teatroaren itzal eta txotxongilo emanaldia egongo da kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan.

Antzerkia izango da protagonista kultur etxean asteburuan zehar. Bi emanaldi eskainiko dira; bata adin guztientzat, eta bestea txikienentzat.
Hasteko gaur, 20:00etan, Benditas antzezlana eskainiko da. El Mono Habitado konpainiaren eskutik bi emakume artzain mendian daude bere artaldeekin Andre Maria agertu zaienean, edo hori uste dute behintzat. Bi emakume, distira bat eta beren elkarrizketan zeruko eta munduko kontaktuak. Arkakuso eta mirarien arteko erokeria. Gazteleraz eskainiko da eta 6 euro balio ditu sarrerak helduentzat eta 3 euro adin txikikoentzat. 
Begoña Martín Treviño eta Carmen San Esteban dira aktoreak eta umorea emakumeen inguruan, hezkuntza eta erlijioa dira antzezlanaren erdigune.

Txotxongiloak euskeraz
Bihar, lekukoa txotxongiloek hartuko dute. Aioko, Zurrunka teatroaren itzal eta txotxongilo emanaldia 17:00etan hasiko da herriko kultur etxean. Aioko uharteko biztanleak ez ziren ohartu aniztasunak izan dezakeen balioaz. Azkartxin eta Moteltxin dira istorio honen protagonistak eta beraiekin bidaia fantastikoa egingo dute hurbiltzen direnak. 
Sarrera 2,5 euro da adin txikikoentzat eta 5 euro helduentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!