Saharako janari bilketa martxan da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00

Herri Eskolan datorren asteartera arte egin daiteke, hilak 21; eta herriko dendetan atzo hasi ziren, datorren ostiralera arte, hilak 24.

Aurten ere Astigarragako herriak bat egin du Saharako errefuxiatuentzat janaria biltzeko proiektuarekin. Herri eskolan janari bilketa martxan da asteartetik, eta hurrengo asteartera arte (urtarrilak 21) egongo da bertan janaria uzteko aukera. Herriko dendetan, ordea, atzo hasi zen bilketa eta ostiralera arte (urtarrilak 24) zabalduko da.
Hurrengo otsailean irtengo den Karabana Solidario honen helburu nagusia Saharar Herriari elikagaiak helaraztea izaten da, Tindoufen (Aljeria) errefuxiatuta dagoen saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko.
Astigarragan janari bilketa hau egingo da ondorengo dendetan: Alicia frutadenda, Coviran Ainhoa, Coviran Isabel, Eroski, Ezpela naturdenda, Zubitxo frutadenda.
Hauek dira Euskadin bildu behar diren elikagaiak: arroza, pasta, atuna eta sardinak oliotan, azukrea eta lentejak; eta baita konpresak ere.
Nahi izanez gero laguntza edo ekarpen ekonomikoak ere egin daitezke hurrengo kontu korrontean: Laboral Kutxa 3035 0080 94 0800054177.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!