Udala

Ekarpenak egiteko aukera dago 27 poligonoko aldaketaren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00
27 poligonoa urbanizaezinara pasatzeko plana aurkeztuko da.

Asteazkenean egingo da saioa, 17:00etan Astigarragako udaletxeko batzar aretoan. 'Ubarburu Zabalpena' 22. HIE eremuari dagokion Plan Orokarraren aldaketa bideratzen ari dira.

Astigarragako Udala 'Ubarburu Zabalpena' 22. HIE eremuari dagokion Plan Orokorraren aldaketa bideratzen ari da. Ubarburu  gunea 27 poligonoaren aldea da, Astigarraga herriari dagokion lur saila.
Aldaketa horren helburua AIU 22 'Ubarburu Zabalpena' eremuaren sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizagarritik lurzoru urbanizaezinera igaroz. Hori dela eta, herritarren parte-hartzea zabaldu eta ahalbidetzeko, saio ireki bat egingo da, aldaketa horren proposamena aurkeztu, herritarren galderak erantzun eta herritar eta interesdunen ekarpenak jasotzeko. 
Asteazkenean, urtarrilaren 22an, 17:00etan jarri da hitzordua udaletxeko batzar aretoan. Aurkezpena, galderak eta ekarpenak egingo dira hurbiltzen direnen artean. 
Saio irekia da eta bertaratu daitezke interesa duten herritar guztiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!