Txotx denboraldia

Petritegik bertako Urtebi Haundi sagarraren legamia isolatzea lortu du

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00
Petritegi sagardotegiak lortu du legamia isolatzea.

Sagardotegiak bere Euskal Sagardoaren muztioen fermentazioan erabiliko du. Produkzioko lantaldeko Ainara Otaño, Txetxu Mujika eta Argoitz Otañok 2019ko uztako Euskal Sagardoa aurkeztu berri dute, %100 euskal sagar goiztiarrez ekoitzia eta Petritegi Urtebi Haundi legamiaz hartzitutakoa. Beren lurrinen espresibitate, freskotasun, oreka eta samurtasunagatik bereizten dira sagardoak.

Otaño familiak eta Petritegiko sagardotegiko lantaldeak urte asko daramazki beren sagardoen hobekuntzarako ikerketa eta hobekuntza lanean eta horren fruitua da ondorengo aurkikuntza: Urtebi Haundi sagar motan legami  basati bat aurkitzea.  
Hau ugaltzea lortu  ondoren  2019 urteko uztaren Euskal Sagardoaren fermentazio edo hartzidura prozesurako erabili da, Petritegi izanik  bere sagardoen ekoizpenean sagarren  berez­ko legamia erabiltzen duen Eus­kal Herriko lehen sagardotegia.  
Petritegi produkzioko lantaldeko Ainara Otaño, Txetxu Mujika eta Argoitz Otañok 2019ko uztako Euskal Sagardoa aurkeztu zuten, %100 euskal sagar goiztiarrez ekoitzia eta Petritegi Urtebi Haundi legamiaz hartzitutakoa. Beren lurrinen espresibitate, freskotasun, oreka eta samurtasunagatik bereizten diren sagardoak dira. Sagardozaleen gozamena izango diren sagardoak.

Legamiak eta Petritegiren aurkikuntza
Legamiak, eta zehaz mehatz saccharomyces cerevisiae-ak, sagarren azaletan aurkitzen dira bereziki eta ezinbestekoak dira muztioen hartzidura prozesuetarako. Legami hauek euren kabuz egin dezakete lan baina hauek isolatuz eta ugaldu ondoren erabiliz muztioen hartzidura hobeak lor daitezke , baita Euskal Sagardoaren ñabardura propioak indartzea ere. «Gure sagarren legamiak erabiltzean, Petritegik ezagutza eta balioa eskeintzen ditu euskal sagardogintza sektorearentzat, etorkizun oparoagoa eskeiniz, Jatorrizko Deiturako sagardoei ñabardura berriak ekarriko lizkieten bertako legami berriak aurkitzeko aukera irekiz». 
Petritegiko ekoizpen lantaldea sagardo-monobarietalen (sagar mota bakarrez ekoitzitakoak) inguruko ikerketan  lanean ari da 2015 urteaz geroztik, bertako sagar barietate bakoitzak sagardoari eskeintzen dizkion ezaugarriak ezagutu nahian. Froga hauetako batean saccharomyces cerevisiae legamia-zepa bat isolatzea lortu zen, zehazki Urtebi-Haundi motarena. Ondoren, bere upategiko Euskal Sagardoaren muztioak hartzitzeko behar adina legamia ugaldu da emaitza paregabeak lortuz, izan ere, oso sagardo garbi eta lurrintsuak lortu dira. 

Urtebi Haundi sagarra eta Petritegi Euskal Sagardoa 2019
Bertako sagar mota hau, bere tamaina (hortik bere izena), kolore berde-horiska eta mikaztasun nabarmenagatik  bereizten da. Oso sagar mota baloratua da sagardo ekoizpenerako paregabe gertatzen delako eta horregatik  mendez mende sagardogintzan oso erabilia izan da. Marcelino Soroa idazle donostiarraren 1886 urteko obra batean agertzen da honen aipamena, baita 1918ko el Álbum pomológico de Guipúzcoa lanean ere.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!