Txotx denboraldia

Neguko limoiak, udaberriko sagardo

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 16a, 00:00

Atzo egin zen Sagardo Berriaren Eguna, Alorrenean. Izaro Andres abeslariak ireki zuen urteko lehenengo kupela, «gure sagardo berria» oihukatuz. 'Limones en invierno' diskoa kaleratuko du laster.

 



Atzo eguerdiko 12:00ak aldera hasi zen Sagardoetxean an­tolatutako aurkezpen ekitaldia. Bertan, 2020ko sagardoaren ezaugarri nagusiak azaldu zituzten, aurreko urteko sagarra eta sagardoaren inguruko azalpen garrantzitsuenak ere gaineratuz.

Bertan izan ziren, Xabier Urdangarin alka­tea eta Sagardun Par­tzuer­go­ko lehendakaria; sa­­gardogileen or­dez­kariak; eta Eus­­ko Jaur­la­ri­tza eta Gipuz­ko­a­ko Foru Aldun­di­ko­ak. 

Aurkezpena amaituta, Izaro Andres abeslariak sagarrondo bat landatu zuen, sagardoetxearen ondoko sagastietan eta ondoren Alorreneara abiatu ziren txotx irekiera egitera.

13:30ak aldera hasi zen sagar dantza eta, soka dantza ere egin zuten; Izarok ere hartu zuen parte bertan. Sokarekin, abeslaria lehenengo kupelera gerturatu zen, eta «gure sagardo berria» oihukatuz ireki zuen txotxa. 

Arratsaldean, haurrentzako jolasak egon ziren, eta helduek, Pintxotx musikatua egin zuten.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!