Txotx denboraldia

Sagardo Berriaren Eguna, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 15a, 00:00

Aurreko urtean, Gartziategin izan zen Txotx irekiera.

Gaur irekiko dute uzta berriko aurreneko kupela Alorrenea sagardotegian, eta kupela irekiko duen gonbidatu berezia Izaro Andres abeslaria izango da.

Iritsi da azkenean uzta berriko aurreneko kupela irekitzeko eguna, hori dela eta, egun borobila izango da gaurkoa. Izaro Andres abeslariak irekiko du Alorrenea sagardotegiko aurreneko kupela, eta txotx denboraldiari hasiera emango dio.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da mugimendua, ordu horretan jarri baitute zita Sagardetxean, aurkezpen ekitaldia egongo dela­ko. Aurkezpen honetan, 2019ko ezaugarri nagusiak azaldaduko dituzte, hala nola sagarra eta sagardoarenak, eta noski sagarraren inguruko ezaugarri garrantzitsuenak ere erakutsiko dituzte. Bertan izango dira Xabier Urdangarin alka­tea eta Sagardun Par­tzuer­go­ko lehendakaria; sa­­gardogileen or­dez­kariak; eta Eus­­ko Jaur­la­ri­tza eta Gipuz­ko­a­ko Foru Aldun­di­ko­ak.

Denboraldi berriko aurreneko kupela 13:45ak aldera irekiko du Izarok, «Gure Sagardo Berria» oihukatuz.


Urtero, behin aurkezpena amaituta, gonbidatu bereziak sagarrondo berri bat landatzen du Sagardoetxeako sagastian, eta kasu honetan, aurtengo sagarrondoa landatzea egokitu za­io Izaro Andres abeslariari. 
Jarraian, Alorrenea sagardotegira joango dira denak, hor izango baita ekitaldi nagusiena. 13:30ak aldera, sagar dantza eskainiko dute sagardotegian bertan, eta ondoren soka dantza egingo da, Izaro Andresek bertan parte hartuz. Sokarekin, txotx denboraldiko aurreneko kupelara gerturatuz. Lehenengo kupela, 13:45ak aldera irekiko du Izarok «Gure Sagardo Berria» oihu eginez.

Txotx irekiera zuzenean emitituko da Streaming bidez, Sagardoaren Lurraldearen Youtubeko kanalean: 
http://bit.ly/36QkSkA 


Herriko tabernetan, Txotx irekiera  telebistan
Alorrenean egingo den txotx irekiera ez da bakarra izango, Astigarragan Txotx Irekiera Herrikoia egingo baitute, eta herriko tabernetan Alorrenea sagardotegiko txotx irekiera jarriko dute telebistan, herrikoek ere irekieraz gozatzeko, modu batera edo bestera.

SAGARDO BERRIAREN EGUNA
GAUR
11:30-12:30, Akreditazioen banaketa Sagardoetxean
12:00, Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dituzte 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak, eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45 Izaro Andresek sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30,  Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian; eta ondoren, sagardogileek Izaro Andres soka dantzan parte hartzera lagunduko dute, aurreneko kupela irekitzeko.
13:45 Alorrenea sagardotegian «Gure Sagardo Berria» oihu eginda, aurreneko kupela irekiko du Izaro Andresek, eta horrekin batera, 2020ko txotx denboraldi  berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko aurreneko menua dastatuko da.
TXOTX BERRI HERRIKOIA
13:45-14:00, Herriko tabernetan Alorreneako txotx irekieraren zuzeneko emanaldia.
17:00, Haurrentzako jolasak
18:30-20:30 Pintxotx musikatua, Astigarragako tabernetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!