EAJ-PNV

«EH Bilduk txotx irekiera herrikoia kendu du»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 13a, 00:00

EAJk salatu du Bilduk txotx irekiera «erakunde eta tabernetara itzuli eta herritarrak alde batera utzi» izana.

Asteazkenean irekiko da 2020ko txotx denboraldia, Alorrenea sa­gar­dotegian, baina aurten ez da Mur­gia Jauregiko festa egingo, eta EAJk kexa azaldu du, «EH Bilduk txotx irekiera herrikoia kendu» duelako.

EAJk sustatutako festa, «arrakastatsua»
Jeltzaleek gogorarazi dute Mur­gi­a­ko Jauregiko festa azken hi­ru urteetan egin dela, EAJ-PNVk pasa den legegintzaldian sus­tatuta, eta «astigartarren ar­te­an arrakasta haundia» izan zu­e­la. «Baina EH Bilduk erabaki du tra­dizioarekin ez jarraitzea».

Ekitaldi honekin EAJren as­moa izan zen «astigartar guz­tiak Txotx Berri Eguneko par­taide egitea». Horretarako, Mur­­gi­ako Jauregiko lorategia era­­bili zen, eta sagardoa eta pintxoak eskaintzeaz gain, «alderdirik tra­di­zi­onal­e­ne­an, hedapena izan zuen ba­kai­lao tortilak egiteko familiei zu­zendutako tailerrak, eta bai­ta ere, txokolatadak edota txi­kie­nen­tzako magia ikuskizunak», azaldu dute.

«Herritarrak ezinbestekoak dira gure tradizioak transmititzeko»
Honekin, EAJk gogorarazi du lehenago «txotx irekiera era­kun­de mailan bakarrik egiten» zela, eta horri eman nahi izan ziola buelta. «EAJrentzat, festa honen helburua izan da sagardoaren kultura aberastu eta dibertsifikatzea, herritarrei gerturatzea eta baita ere, herriko bizilagun berriei ezagutzera ematea».

Hori guztia medio, EAJk azal­du du «desengainatuta» dagoela. «Beti izan zen arrakastatsua. He­rritarrak ezinbestekoak dira gu­re tradizioak transmitizeko, eta festa honek sagardoaren kul­tura herritarrari gerturatzen zion. EH Bilduk, ordea, txotx ire­kiera erakundeetara eta ta­ber­netara itzultzea erabaki du, eta herritarrak alde batera uztea».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!