AEK ETA UDALA

Euskeraren jatorriari buruz asteazkenean, Josu Urrexola

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Hitzaldia eskainiko du AEKn, arratsaldeko 19:00etan, Zilegi Eskolen barruan. Astelehenean, berriz, Gurasolagunen saioa izango da, eta eskumutur eta lepoko tailerra asteartean.

Euskeraren inguruko hainbat hitzordu izango dira Astigarragan, datorren astean zehar, Uda­lak eta AEK euskaltegiak an­to­latuta. Horrela, asteazkenean, euskeraren jatorriari buruzko hitzaldia eskainiko du Josu Urrexolak, Zilegi Eskolen barruan. AEKren Nabarra Oñatz kaleko lokalean izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta doakoa da bertaratzea.
Hori baino lehen, ordea, beste bi saio ere izango dira, Gurasolagun egitasmoan. Aste­le­henean, kafe baten bueltan elkartuko dira haurrak eta gurasoak, eus­keraz hitz egiteko, 16:30etatik 18:30etara. Ire­kia da, eta edozein euskera maila duten herritarrak azaldu daitezke; euskeraz hitz egiteko gogoa besterik ez dute eskatzen.Eta asteartean, tai­lerra antolatu dute, Gurasolagun egitasmoan hori ere, eskumuturrekoak eta lepokoak egi­teko.

Tratu onei buruzko hitzaldia, hilaren 22an eta 23an
Urtarrilean bertan, beste hitzaldi bat ere antolatu dute, Zilegi Eskolen barruan. Arremanitze­ko Maialen Gartziak eskainiko du, tratu onei buruz: urtarrilaren 22an 19:00etan, eta 23an 09:30etan, AEKn. Doakoa da, bai­na izena eman behar da aurrez, zilegieskola@aek.eus helbidean edo kultur etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!