KULTUR ETXEA

Bi artzainen delirioak, arkakuso eta mirari artean, Ama Birjinaren agerraldiarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00
Begoña Martin eta Carmen San Esteban ariko dira artzainen paperean.

'Benditas' antzezlana eskainiko du 'El mono habitado' konpainiak, datorren larunbatean, Astigarragako kultur etxean. Iluntzeko 20:00etan izango da, eta sarrerak etzi jarriko dituzte salgai, interneten eta kultur etxean.

Antzerki saio umoretsua izango da gaur zortzi, datorren larun­batean, kultur etxe­an. Benditas antzezlana eskainiko du El mo­no habitado konpainiak, ilun­tze­ko 20:00etan, gaztelaniaz.
Bi artzain dira protagonista, eta beraien artaldeekin mendi­an dabiltza­la, Ama Birjina ager­tuko zaie. Edo hori irudituko zaie be­raiei, behintzat... Distira horren aurrean, elkarrizketa bat izango dute bi emakumeek, munduko eta zeruko kontuei buruz. Solasaldi horretan, zen­bait kontu aurpegiratuko dizki­ote elkarri, baina elkar ulertzea eta adiskidetasuna ere azalera­tuko dira. Bi artzainen delirioak emango ditu aditzera Benditas antzezla­nak, arkakuso eta mi­rari artean.
Begoña Martin eta Carmen San Esteban aktoreak igoko dira taula gainera, eta haiek ariko dira bi artzainen paperean, Raul Caminok idatzi eta zuzendutako    antzezlanean. 20 bat minutuko iraupena izango du saioak.
Sarrerak salgai, etzitik aurrera
Adin guztietako ikusleei dago zuzenduta, eta saioa ikusteko sarrerak, etzi jarriko dituzte salgai, astelehenarekin. Kultur etxean erosi ahal izango dira, astelehenetik ostiralera; eta la­runbatean bertan, saioa hasi bai­no ordubete lehenago. Eta in­ter­net bidez ere izango da au­kera, ostiralera bitarte, Astiga­rra­gako Udala­ren web orrian: www.astigarraga.eus.
Helduen sarrerak 6 euroan egongo dira salgai; eta adin txi­kikoe­nak, 3 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!