Alokairu Soziala

Aiotzategiko etxebizitzen zozketarako, 20 egun

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00
Aiotzategi kaleko zazpi etxebizitza dira, zozketatuko dituztenak.

Urtarrilaren 31ra arte eman daiteke izena, alokairu sozialeko zazpi etxeen zozketan parte hartzeko. Zazpi urterako izango da.

Azkeneko asteak dira, Aiotzategi kaleko alokairu sozialeko etxe­bi­zitzen zozketan parte hartu nahi dutenentzat. Izan ere, ho­gei egun barru, urtarrilaren 31n, bukatuko da epea, zozketarako izena ema­teko.

Zazpi etxebizitza zozketatuko ditu Astigarragako Udalak, Aio­tzategi kaleko laugarrenean: lau etxebizitza, hiru logelakoak; beste bi, bi logelakoak; eta azke­nekoa, bi logelakoa, baina ezin­tasunen bat dutenentzat ego­ki­tuta dagoena.
Udaletxean eman behar da izena, eta 3.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak izan behar dituzte eskatzaileek. Hori bai, 25.000 eurotik beherakoek izango dute lehentasuna.

Gaur egun okupatuta daude zazpi etxebizitzak, baina orain daudenei, martxoaren 31n bu­ka­­tuko zaie kontratua; eta ordu­tik aurrera, zazpi urterako kontratua sinatuko dute berriek, bai­na urtero errebisatuko da, bal­dintzak betetzen direla egi­az­­tatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!