150 urte

Emozioz betetako ospakizuna, Bereziartuaren 150 urteek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Musikarik ez zen falta izan ostegunean, Bereziartuaren urteurrena ospatzeko.

Ostegun iluntzean egin zuen sagardotegi astigartarrak, urteurren borobileko ekitaldia.

Iluntze berezia izan zen ostegunekoa, Astigarragako Bereziartua sagardotegiarentzat. Aurten beteko ditu 150 urte, eta ekitaldi berezia egin zuten herenegun, urteurren borobila ospatzeko.

Bere-Aran baserrian elkartuta, familiaren lagunik gertukoenek eta instituzioetako ordezkariek errepasoa egin zioten sagardotegiaren ibilbideari, 150 historiaren inguruko bideo batekin; eta bertaratutako hainbat emozionatu ziren.

Musika eta bertso artean, omenaldiak eta momentu bereziak izan zituen ospakizunak, eta sagardo berririk ere ez zen falta izan. «Astigarragari eta Ergobiari balioa eman nahi izan diogu», azaldu zuten Aitor eta Oscar Bereziartua anaiek. Izan ere, Ergobiako Iraberri baserri­an jarri zuten martxan sagardotegia, 1870ean, Joxe Mari Bereziartuak eta Ramon Etxebestek. Urte batzuk beranduago mugitu ziren oraingo kokalekura: «azkar esaten da, 150 urte. Eskainitako denborari eta lanari esker gaude hemen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!