Dantza latinoen ikastaroa antolatu dute Astigarragako kultur etxean, hasiberrientzat. Urtarrilaren 20an hasiko da, edo taldea osatzen denean, eta astelehenero izango dira saioak, 18:30etatik 20:30etara. Izenematea zabalik dago, kultur etxean bertan: 50 euro Astigarragan erroldatutakoek, eta %25 merkeago erretiratu, langabetu eta pentsiodunek. Bikoteka izena emanda, hobe.