ASTEBURUKO PLANA

'Zer daukat buruan?' jolasarekin zita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Karta bat buruan jarri, eta zer azaltzen den asmatu beharko dute jolasean.

Mahai jolasean ariko dira gazteak, gaur arratsaldean, Gaztelekuan. Bihar, berriz, bingoan jokatuko dute.

Oporralditik bueltan, aurreneko astea izan dute Astigarragako haur eta gazteek, ikasgeletan. Baina astean zehar bezala, aisialdirako aukera izango dute Gaz­­telekuan, asteburuan ere. Ekintza bereziak prestatu di­­tuz­te gainera, gaurko zein bihar­­ko.

Zer daukat buruan? izeneko mahai jolasean ariko dira gaur. Kartekin jokatzen da, baina berezia da. Txanda bakoitzean jokalari batek, karta askoren artean bat aukeratuko du, baina ikusi gabe; eta zinta modu­ko batekin, buruan lotuko du. Orduan, berak asmatu beharko du zein karta tokatu zaion, gainerako jokalariei galderak egi­nez; baina galdera horien erantzuna bai edo ez izan dai­teke soilik.

Bihar, berriz, beste joko batean ariko dira gazteak; hori, ezagunagoa. Izan ere, bingoan jokatzeko jarri dute hitzordua,

17:00etatik 20:00etara bitarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!