TXOTX IREKIERA

Izaro Andres abeslariak irekiko du txotx denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00
Izaro Andres abeslaria izango da aurtengo gonbidatu berezia. Argazkia: Mikel Blasco

Datorren asteazkenean izango da Sagardo Berriaren Eguna, eta Alorrenea sagardotegian irekiko dute uzta berriko aurreneko kupela.

Lau egun besterik ez dira falta, txotx denboraldi berriari hasie­ra emateko. Datorren aste­azke­na izango da Sagardo Berria­ren Egu­na, Astigarragan. Eta aur­ten­­go gonbidatu berezia ere, da­go­e­ne­ko eman dute adi­tze­ra: Izaro Andres Zelaieta abeslariak irekiko du aurre­neko kupela.

26 urterekin, dagoeneko arra­kasta haundiko musikaria da, Donostian bizi den malla­biarra, eta hainbat sari jaso ditu. Iker Lauroba, Oriol Flores eta Julen Barandiaran ditu taldeki­de. Donostian Komunikazio Gra­dua egi­ten ari zela hasi zen gitarra jotzen, ikaskide bati tonbola batean tokatu zitza­io­narekin; eta Kalifornian ikas­ketak bukatzen ari zela, erabaki zuen musikari izan nahi zuela. Bi disko kaleratu ditu ordutik: om 2016an eta eason 2018an.

 

Irekiera ekitaldia, Alorrenean

Asteazken eguerdian hasiko da sagardoaren festa, Astigarragan. Sagardoetxean jarri dute zita, 12:00etan, eta aurkez­pen ekital­dia izango da bertan. Aditzera emango dituzte 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak; bai saga­rra­renak, eta baita sagardoarenak ere. Eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenen berri ere emango dute. Bertan izango dira Xabier Urdangarin alka­tea eta Sagardun Par­tzuer­go­ko lehendakaria; sa­­gardogileen or­dez­kariak; eta Eus­­ko Jaur­la­ri­tza eta Gipuz­ko­a­ko Foru Aldun­di­ko­ak.

Aurkezpenak bukatuta, eta urteroko ohiturari jarraituz, sagarrondo berri bat landatuko du Izaro Andresek, Sagardoetxe­ako sagastian. Eta ondoren, Alo­rrenea sagardotegira mugituko dira denak, bertan izango baita eguneko ekitaldi nagusia.

Eguerdiko 13:30ak aldera, txa­lapartarien deiari eran­tzu­nez, sagar dantza eskainiko dute Alorrenean; eta ondoren, soka dantza egingo dute sa­gar­dogileek, Izaro Andres bera dan­tzan  parte hartzera gonbi­datuz, eta txotx denboraldi berriko au­rreneko kupelara gerturatuz.

Eguerdiko 13:45etan irekiko du aurreneko kupela hori abes­lariak, «Gure Sagardo Berria» oihu eginda, sagardotegi garaia­ri hasiera emateko. Eta aurre­neko sagardo tragoen ondotik, estreinako sagardotegi menua dastatuko dute, Alorrenean.

 

Irekiera herrikoia, Joseba Barandiaranen eta tabernetan

Aurreko urteotan bezala, gai­nera, Txotx Berri Herrikoia ere egingo dute aurten. Horrela, hasteko, Alorreneako txotx ire­kiera zuzenean ikusteko aukera izangoi da herriko tabernetan, 13:45etatik 14:00etara.

Eta arratsaldean, haurren­tzako jolasak jarriko dituzte Jo­seba Barandiaranen, 17:30etatik aurrera; eta Pintxotx musikatua egingo dute herriko tabernetan, 18:30etatik 20:30etara.

URTARRILAK 15, asteazkena

SAGARDO BERRIAREN EGUNA

11:30-12:30, Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.

12:00, Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dituzte 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak, eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitzuenak.

12:45, Izaro Andresek sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.

13:30, Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian; eta ondoren, sagardogileek Izaro Andres soka dantzan parte hartzera lagunduko dute, aurreneko kupela irekitzeko.

13:45, Alorrenea sagardotegian «Gure Sagardo Berria» oihu eginda, aurreneko kupela irekiko du Izaro Andresek, eta horrekin batera, 2020ko txotx denboraldi  berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko aurreneko menua dastatuko da.

TXOTX BERRI HERRIKOIA

13:45-14:00, Herriko tabernetan Alorreneako txotx irekieraren zuzeneko emanaldia.

17:00, Haurrentzako jolasak, Joseba Barandiaran plazan.

18:30-20:30, Pintxotx musikatua, Astigarragako tabernetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!