Astigarragako Gaztelekuan bihar eta etzi bi jolas antolatu dituzte. Bihar Zer daukat buruan mahai jolasean ariko dira. Karta askoren artean bat hartzen da ikusi gabe eta buruan zinta moduko batekin lotzen da. Karta asmatzea da helburua bai edo ez erantzun bakarra duten galderak eginaz, Etzi Bingoan ariko dira 17:00etatik aurrera. Gaztelekua arratsaldetan dago irekia 20:00ak arte bihar eta etzi. Bertara hurbildu besterik ez dago.